Sábado, 18 Octubre 2008 14:49

Frases Proverbiales Vascas

Escrito por
Valora este artículo
(0 votos)

 

Frases Proverbiales Vascas 

Jose Manterola. 1877

1.- Está bien abastecido. = Ondo ornitua dago.

2.- Abate que te coge. = Begirok, arrapatuko au.

3.- No me abato yo á esas raterías. = Ez naiz ni beeratzen txarkeria orietara.

4.- Siempre camina bien aviado. = Beti dahil ondo ornitua.

5.- No es hábil para eso. = Ez da orretarako gai.

6.- Caído estoy en un abismo de miserias y trabajos. = Eroria nago, ondatua nago bagetasunen ta nekeen leize batean. Iñon diran miserien ta kalte guzien leizean natza.

7.- Es un abismo de maldades. = Gaiztakerien leize bat da.

8.- Ablandará á las piedras. = Arriak bigunduko ditu.

9.- Duro está, pero se ablandará. = Gogor dago, baña samurtuko da.

10.- Es un ablanda higos. = Molso bat da, gelbera bat da.

11.- Allí se abocaron. = An aurketu ziran.

12.- Ha dicho cosas bellas en su abono. ¿Qué podrás hablar en abono de un ladrón? = Gauza ederrak esan ditu bere ontzatean. Zer itzegin dezakezu, zer erausi dagikezu lapur baten ontzatean?

13.- Me aborreces, te aborrezco. = Gorrotatzen nazu, gorrotatzen zaitut. Gaitzesten nazu, gaitzesten zaitut.

14.- Se abrazaron mutuamente. = Alkar laztandu ziran.

15.- Está muy abreviado. = Txit dago laburtua, txit dago labur.

16.- Abriga esa cabeza. = Buru ori estali ezak, bero ezak. otzetik gorde ezak.

17.- En un abrir y cerrar de ojos. = Begi gora-bera batean, itxi-idiki batean.

18.- Abrióse conmigo en un todo. Con la boca abierta. = Idiki zan nerekin, oso ta oro, osoro. Aoa zabalik.

19.- Abrogada está esa ley. = Lege ori indargetua, indargabetua dago.

20.- Quiso absolutamente que así se hiciese. = ltxiro nai izan zeuan, ala egin zedilla oso ta oro.

21.- Siempre me vienen con unas absolutas que me espantan. = Beti datorkit ikaratzen nauten, guziroko erausi batzuekin.

22.- Es muy absoluto en sus determinaciones. = Bere naigiñetan ez da iñoren bear, askatua da.

23.- Se abstiene de hacer mal á nadie. = Iñori gaitz egitetik gordetzen da, begiratzen da da.

24.- Díselo á tu abuela. = Esaiok, esanegiok ire amonari, amasabari.

25.- Allá en tiempos de nuestros abuelos. = Ara gure aitonen, gure gurasuen eran, denboran.

26.- Demasiado abulta. ¿Cuánto abultará?. = Geiegi da andi, lodi, aundiegi, lodiegi da. Zein aundi, zein lodi izango da?

27.- Está aburrado este muchacho. = Mutill au astotua dago. Asto bat egiña dago. Asto biurtua dago.

28.- Se aburre fácilmente. = Erraz gogaitzen da.

29.- Abusa de sus bienes, de sus prendas. = Bere ondasunaz, bere doaiñaz gaizki, dongaro usatzetl da: bere ondusunak, doaiñak gaizki usatzen ditu.

30.- Comenzar y acabar. = Asi ta buka.

31.- Acabadísimo está. = Akabatua, galdua dago txit.

32.- Acaba, fórmula de dar prisa; acaba, vete si has de ir. = Ea, laster ea bada, ea joan bear badek.

33.- Sería nunca acabar. = Iñoiz ez bukatzea lizake

34.- Tiene todo el cuerpo acardenalado. = Gorputz guzia odoluritua dauka

35.- Todo le viene del acarreo. = Guzia garraioz, karraioz datorkio.

36.- Salgo de tu acatamiento. = Banoa zure aurretik, zure begietatik, zure begien aurretik.

37.- Acaudilló las tropas del rey. = Erregeren jendatzea bere eskupen gidatu zeuan, eraman zeuan, bere aginde pean zuzendu zuen; erregearen jendediaren agintari izandu zan.

38.- Hermosa acción por cierto. = Eginde ederra ala fede. Egin bide galanta bai suertez ere.

39.- No he visto acción más villana. = Egindura prestuezagorik ikusi ez det.

40.- No tienes derecho alguno á este dinero. = Zuzenik ez dezu diru onetarako.

41.- Los favores del cielo se deben recibir con mucha acción de gracias. = Zeruko onegiñak artu bear dira eskerrik askorekin.

42.- Se dice el Te Deum en acción de gracias. = Esaten da Te Deum eskerrik askotzat.

43.- En lo accionado es una hermosura. = Gauza ederra da eskuen urabiltean.

44.- Es muy acelerado en el hablar, andar, etc. = Txit da lasterra itz egitean, ibiltzean, etc.

45.- Estaba el salmón en un remanso de la acequia madre. = Latsbegi batean zegoan izokia.

46.- Cortóle á cercén la oreja. = Errotik epaki zio belarria.

47.- ¿A que no aciertas lo que tengo en la mano?. = Ez dezula asmatzen eskuan zer dedan? Ezetz asmatu eskuan zer dedan.

48.- Acertó donde había caza. = .Somatu du eiza non izango dan.

49.- No es cosa que pueda acertarse, no es acertable. = Ez da ori asmakizuna, asmagarria, somakizuna, somagaria.

50.- Eso está ya acertado. = Ori asmatua dago, somatua gaitago.

51.- Acertó á pasar por allí. = ,Suertatu, azertatu zuen andik igarotzea.

52.- Lo tengo por más acertado. = Obeagotzat daukat, zuzenago deritzat.

53.- Lo más acertado será. = Gauzarik onena izango da.

54.- Habló con gran acierto. = Asmo onez, soma andiz itzegin zuen.

55.- Tiene grandes aciertos con los enfermos. = Soma aundia du eri edo gaixo diranakin.

56.- Acéptolo desde luego. = Bertatik nai det, artzen det.

57.- El pobre perro de cansado está acezando. = Txakur gaixoa, nekatuaz asnazeaz dago.

58.- Anda buscando pretextos. = Aitzaki billa, atsaki eske dabil.

59.- Está lleno de achaques. = Eritasunez, nerbioz beterik dago.

60.- Nos hizo buena acogida. = Artze ona, artzeera on egin zigun

61.- Acometióle con un palo. = Agaaz eraso zion.

62.- Acometiéronse los dos. = Biak alkar eraso zioten.

63.- ¿Acomete este perro?-. = Oratzen du txakur onek?

64.- El novillo acomete. = Zezenkoak jotzera egiten du.

65.- Acorrala esas vacas. = Urubera itzatzu, urubean sartu egizu bei oriek.

66.- Es de genio acre. = Etorki garratzekoa da.

67.- Hablóle con acrimonia. = Itz egin zion lazki, lazkiro, garrazki, garrazkiro.

68.- Es un hombre adusto. = Gizon erre da, sukartu bat, bekoskondun bat, aserre hat.

69.- No puedo aguantar tan grandes adversidades. = Ezin irozo ditut alako gaitz egokiak, gaizki etorri ain aundiak, atsekabe ain gogorrak.

70.- Hartos afanes tenemos. = Bearrik asko badegu. Neke askorekin bizi oi gera; lanik asko badarabilgu.

71.- Mi afición es á la mar. = Nere jaiera, neure ekarraia, nere oneste guzia, itsasora da, itsasora det, dakart.

72.- Le tengo afición, le estoy aficionado. = Laket natzaio, jaiera diot. onestea diaukat.

73.- Estoy tan afligido que no sé qué hacerme. = Ain nago anziatua, ain larritua nago, non ez dakidan zer egin.

74.- No se le da mucho, no se aflige mucho. = Ez da asko malmetitzen, ez zaio ajolarik, ardurarik. -

75.- Esto es muy ajeno de un hombre como vos. = Zu bezelako gizonari ez daoka au.

76.- Hartos agravios me ha hecho. = Irainik asko egin dit, bidegabe asko ekarri dit.

77.- Están en agraz las uvas. = Matsak eldu bageak, zoritu bageak daude.

78.- No lo puedo aguantar; tiene mucho peso, no lo aguantará. = Ezin irozo det, pisu geiegi dau, ez deu irozoko.

79.- ¿A qué estás aguardando?. = Zeren zai ago, zeren zai zaude, zagoz?

80.- ¡Ah insensatos!. = ¡A, gizon sorrak eta gorrak!

81.- Ahora sí que estoy á mi gusto. = Orain nagola nere erara.

82.- Ahora sí que viene hermoso. = Orain bai datorrela eder.

83.- Ahora sí que me matas. = Orain bai iltzen nazula.

84.- Ahora que estamos solos y que nadie nos está mirando. = Orain bakarrik gaudenean ta iñor hegira ez dagokigunean.

85.- Tiene todo el aire de su padre. = Aitaren eskutura du.

86.- Anda con Dios. = Oa Jainkoaz, Jainkoarekin.

87.- Anda en buena hora. = Zoaz ondo, oa ordu onean.

88.- Anda en hora mala. = Oa, zoaz ordu gaiztoan.

89.- ¿Qué andas ahí haciendo?. = Zer diarduk or? Zer ari aiz or?

90.- Está con las ansias de la muerte. = Eriotzaren sugarrakin dago.

91.- Viva usted muchos años. = Urte askotan bizi bedi, bizi dedilla anitz urtez.

92.- Mal año para tí. = Doain gaitz iri, zori gaitz iri.

93.- Apalabrados están. = Itz emanak daude.

94.- Buena apariencia, ninguna sustancia. = Itxura bai ta kemenik ez.

95.- ¡Aparta de ahí!. = Ken adi ortik, idoki adi ortik, aldegik ortik.

96.- Apetece las honras. = Gogotik ohoreak naitzen ditu, ohoreaz zaletzen da, ohoreak nai ditu, ohoreen zale da.

97.- Es muy aplicado. = Arretaduna da, arretatsua da; oartuna, oartsua da; arthaduna, arthatsua da.

98.- ¿Qué quieres apostar?. = Zeren paramena egin nai dek? Zer nai tema?

99.- ¿Cuánto quieres apostar?. = Zenbaten paramena egin nai dek?

100.- Yo quiero apostar cien pesos. = Egun eskuturen paramena egin nai det. Egun eskuto dijua tema.

101.- Puedo apostar con cualquiera. = Edozeiñekin paramena dezaket.

102.- ¿Qué es aquello?. = Zer da ura? Zerda a?

103.- He aquí, ved aquí dónde viene. = Ona non datorren.

104.- No le arriendo la ganancia. = Ez diot ezparik.

105.- Hombre arriesgado. = Gizon irriskaria.

106.- No lo puedo arrostrar. = Ezin beleki det.

107.- Ni asomo tiene de eso. = Senik ere ez du, ez du antzik ere.

108.- Es un loco de atar. = Ero putza da, zoro utsa.

109.- Ni ata ni desata. = Ez lotzen du ta ez askatzen.

110.- Ni atrás ni adelante. = Ez atzera ta ez aurrera.

111.- ¿Aún andas en eso?. = Arere bai.

112.- Es una ave fría este hombre. = Gelbera da, egabera da, illauna, gezantxa, gezagea gaza, geza, gatz-bagea.

113.- Yo me avendré con ellos, etc. = Elkare diluko gera.

114.- Allá se lo avengan. = Or konpon; bere burua, bere kontua.

115.- ¡Ay de mí! = Ai ene! ai niri! doain gaitz niri! zori gaitz niri!

116.- ¡Ay de tí! = Ai iri! ai zuri! doain gaitz iri! zorigaitz iri!

117.- Baja de ahí. = Jatsi adi, aitsa adi orrik.

118.- Las flores están en botón. = Loreak motean, lekan daude, dagoz.

119.- A la salud de usted. = Bere osasunari; orren, berorren osasunari, zure osasunagatik.

120.- Buen provecho te haga. = On degizula.

121.- En buen día, buenas obras. = Egun onean, egite onak.

122.- Es un cagado. = Kakatsu bat da.

123.- Campo á campo, de poder á poder. = Diandez diande; pillandez pillande.

124.- No estoy muy católico. = Ez nago txit ondo.

125.- Andar á caza de gangas. = Ezerezen ondoren ibilli.

126.- Es como una cendra. = Guziz da bizia. Guziz da garbia.

127.- Está en su centro. = Bere erara dago.

128.- Se está chanceando. = Jakiraz dago; jakikeretan dago.

129.- Este hombre es muy contenido. = Gizon au txit da eukidea

130.- El corazón me lo decía. = Gogoak ematen ziran.

131.- No corre esa moneda. = Ez du igarotzen diru ori.

132.- Eso es corriente y moliente. = Ori da goatia eta eotia.

133.- Ten la lengua y no hables. = Ago isil, mia ez erabil.

134.- Cosa mala nunca muere. = Gauza gaizto, ez da iñoiz ilko.

135.- Téngolo ó Ilévolo de mi cosecha. = Nerez dakart, daramat.

136.- Ya le costará la torta un pan. = Bai egiaki, opillak opea egingo dik.

137.- A la mala costumbre, quebrarla la pierna. = Oitura gaiztoari bernazakia autsi.

138.- En mala coyuntura ha venido. = Mugaitzean, zorigaiztoan etorri da.

139.- Ver y creer. = Ikusi ta sinista.

140.- Dios los cría y ellos se juntan. = Jainkoak egin eta eurak elkarrekin.

141.- Haré cuanto pudiere. = Egingo det aldudana, alegin guzia, aldakidana.

142.- Hizo cuanto pudo. = Egin zuen alzuena, alzekiena, alegin guzia.

143.- En cuanto Dios, en cuanto hombre. = Jainko danez, gizona danez. Jainkoa dan partez, gizona dan partez.

144.- Cual es el ama, tal es la criada. = Nolako jabea, alako tresnea.

145.- Cuándo con unos, cuándo con otros, siempre está riñendo. = Bein batzuekin, bein besteakin, ateleka dago.

146.- Cuando Dios después de haber vivido solo en toda una eternidad, sacó de la nada este mundo. = Noiz eta Jainkoak, ezereztik atera zuen mundu au betiraunde guzian bakar bizitu ezkero.

147.- Con cuenta y razón. = Kontuz ta moduz.

148.- En cuerpo y alma. = Korputz eta anima, oso eta oro.

149.- Dependemos de Dios. = Jainkoagandik, itsegi gaude, eseki gaude.

150.- Dios te la depare buena. = Jainkoak on zordagizula, zordiezazula.

151.- Muy cuesta arriba se me hace. = Apit egiten zait.

152.- Cuidado conmigo. = Kontu nerekin, begira nerekin.

153.- Eso no me da cuidado. = Ez zait ajolarik, ardurarik.

154.- Está de cuidado este enfermo. = Eri au kezka emallea dago.

155.- No tengo culpa alguna. = Errurik ez det, kulparik ez det, gaizkiterik ez.

156.- He hallado lo que me cumple. = Idoro det doakidana.

157.- Es muy cumplido este hombre. = Txit egikaria da gizon au.

158.- No depende de eso. = Ez dago orretan, ez ditxeka orri.

159.- Dios lo quiera. = Jainkoari naidakiola, Jainkoak nai dezala.

160.- Dios mediante. = Jainkoa laguntzalle.

161.- Dios te guarde. = Agur, ongi eldakiela, ondo eldakizula.

162.- Dios sea conmigo en esta casa. = Jainkoa dala nerekin etxe onetan.

163.- Dios me lo perdone. = Jainkoak barku dakidala. barku diezadala

164.- No hay que dudar. = Ezta zer dudatu, enuratu.

165.- ¡Que dulce está! = Onen gozoa! onen eztia!

166.- Es muy divertido. = Txit da jostallua. eguraskorra.

167.- A mi entender. = Nere iritzian, nere ustean.

168.- No le esperamos tan pronto. = Uste ez genduen ain laster.

169.- Andar con esperanza de algo. = Zerbaiten usian, ustean ibilli.

170.- Se abalanzó á los enemigos. = Egotzi zan etsaien artera.

171.- Luego se abalanza al peligro. = Bereala perillean sartzen da.

172.- Te falta una cosa. = Gauza baten falta aiz.

173.- Todos son de la farándula. = Ballera batekoak dira guziak.

174.- De la cruz á la fecha. = Astetik uztera.

175.- Al fin en fin. = Gero ere azkenian.

176.- Arguye más en forma que el otro. = Bestek baño errazago argitzendu.

177.- A fuego y sangre. = Suz eta erruz.

178.- Donde fuego se hace, humo sale. = Non sua dan, kea bada an.

179.- Hombre de alta gerarquía. = Batune goiko gizona.

180.- Es muy gitano. = Saiatua da txit; asko jakiña.

181.- Es un costal de habas. = Baba zorro bat da.

182.- ¡Que haya un muchacho tan desvergonzado! = Mutil bat ain lotsagabea izan dedilla!

183.- En haz y en paz. = Guzien erara.

184.- Esto no tiene ó no lleva hechura. = Ori ez; da eginkizuna.

185.- De herencia son así. = Jatorriz dira ala.

186.- No se le da un higo. = Piku bat ezaio.

187.- Es muy hijo de su padre. = Aitaren eskuturakoa da

188.- Anda en hora mala. = Zuaz ordu gaiztoan, zorigaiztoan, oren gaitzean.

189.- Lloraba lágrimas de sangre. = Odol negarrak zeriozkan, odolezko malkoak

190.- De largo á largo. = Luze tu zabal.

191.- A la legua se conoce esto. = Urrutitik agiri da.

192.- Llamóle ladrón. = Lapurra deitu dio, eritzi dio.

193.- A todas luces. = Era guzitara.

194.- Entre dos luces. = Argibitartean; ez argi, bai argi.

195.- A macha martillo. = Sendoro.

196.- Salir de madre. = Azketatik irten, urten; gañez egin.

197.- Del mal el menos. = Gaitzetik urri.

198.- A mansalva. = Erraz, perillik bage.

199.- De mar á mar. = Oparo, naroro.

200.- No es de maravillar, no es maravilla. = Ez da miristeko, marabillarik ez da.

201.- ¿Mas enojaraste por eso? = Baita aserre bearzenduke orregatik?

202.- No hay materia para hablar. = Erauzteko gairik ez dago.

203.- La maza y la mona. (Se dice de los que andan juntos y se buscan). = Katua saguen zai.

204.- No tiene mejoría. = Obetasunik, obeagorik ez dauka.

205.- Hablar de memoria, á destajo, al aire. = Somara itzegin, erausi

206.- Hora menguada. = Zorigaiztoa; zorigaiztoko ordua, orena.

207.- ¡Ay de mí! = Ai ene! ai ni! ai niri!

208.- Es muy mío. = Nerea du txit, txitez nerea.

209.- Lo mío mío, y lo tuyo de entrambos. = Nerea nere ta zurea gure.

210.- Estar á la mira. = Begira egon, kontuan egon.

211.- Mira lo que dices. = Begirok; begirozu.

212.- Miren con lo que sale. = Ari begira.

213.- Mira por tí. = Begirok, begirozu, begira zaiozu zere buruari.

214.- Vivo en la última miseria. = Azken apoitan bizi naiz.

215.- Si no mirara á Dios. = Jainkoari ezpanegoka.

216.- Hombre sin modo. = Moldakaitza, era gabea.

217.- Estoy á mi modo, á mi gusto. = Nere erara nago.

218.- De todos modos. = Eroro, alde guzitara.

219.- Estoy molido. = Arikatua, nekatua, latua nago.

220.- En lo mucho y en lo poco. = Naiz asko, naiz gutxi; danean bai txoil, bai urrentsu.

221.- A muerte ó á vida. = Il edo bizi, etsi etsian.

222.- La costumbre es otra naturaleza, = Oitura emenda bigarren izaira.

223.- Sí por sí y no por no. = Bai baitzat, ta ez eztzat.

224.- Me hizo novedad. = Miraldi batek eman zidan; berri iruditu zi-tzatudan.

225.- ¿Qué hay de nuevo? = Zer berri da?

226.- Dar ó tomar ocasión para algo. = Bide eman edo artu.

227.- Tañer de occisa, en la montería, es avisar con la bocina estar muerta la res. = Aberea il dalako adiera jotzea.

228.- Es un buen oficial. = Egille ona da; trebea da.

229.- Por un oído se entra y por otro se sale. = Belarri batetik sartzen da, ta bestetik irteten da.

230.- No vale sus orejas llenas de agua. = Ez du zipat balio.

231.- De oro y azul. = Urrez tu urdiñez.

232.- El oro y el moro. = Urrea dario.

233.- Es otro tanto oro. = Ainbat obeago.

234.- Pico de oro. = lztun ederra.

235.- Sin decir oste ni moste. = Ezer esan bage; agurrik gabe.

236.- Tú me las pagarás. = Gogoan jo didak, pagatuko nak.

237.- Estoy muy pagado de tí. = Zutzaz pagatua nago txit.

238.- A pan y manteles. = Mai ta gai.

239.- Dure lo que durare, como cuchara de pan. = Alartean, birau.

240.- Es parecidísimo á su padre. = Txit aitaren antzekoa da; aitaren antza txit aundia du; txitez dirudi aita.

241.- Bien haya quien á los suyos se parece. = On dakiola beti, bereetaruz danari.

242.- Déjanos en paz. = Utzi gaitzazu paketan, pakean.

243.- Estamos en paz en el juego. = Kito gaude.

244.- Paz sea en esta casa. = Biz pakea; izan bedi pakea; pakea bizi dedilla etxe onetan.

245.- A lo hecho buen pecho. = Egin baduzu, bular idukazu.

246.- No hay peligro. = Ez du perillik, ez da gaitzurrerik.

247.- En gran peligro está. = Perill andian dago, gaitzurre andian.

248.- No andes en pelillos. = Ez zabiltzala ezerezkerian.

249.- Pelillos á la mar. = Illeak itsasora.

250.- Estin,jugando á la pelota. = Pelotan ari dira, dabiltza.

251.- A duras penas. = Txit nekez.

252.- Mi pensamiento me lo decía. = Nere gogoak ematen zidan.

253.- Ni por pensamiento. = Ez eta ustez ere.

254.- Pensaba yo que.. = uste nuen ezen...

255.- ¿Que piensas? = Zer uste dek? Zer uste dezu?

256.- Piénsalo bien. = Begira zaite ondo; pentsazazu ongi.

257.- ¿En qué piensas? = Zer dezu gogoan? Zertan dezu gogoa?

258.- No piensa en otra cosa que... = Ez du besterik gogoan, ez pada...; ez du gogorik bestetan.

259.- Es menester pensarlo despacio. = Astiro gogatu, pensatu bear da.

260.- Ir de mal en peor. = Gaitzetik gaizkiagora; gaiztotik gaiztoagora.

261.- Peor está que estaba. = Are gaizkiago dago zegon baño; dongoroago dago.

262.- Lo peor del caso es.. = Ta gaizkiena da..

263.- No se le da un pepino; no vale un pepino. = Etzaio zipat; etzaio pelapat; zipat balio ez du.

264.- No tiene pepita en la lengua. = Kiorik ez du miian; aririk, illerik ez du mingañean.

265.- Es un perdido. = Galdari bat da.

266.- En el pico de la lengua lo tengo. = Aotzian daukat; miaren puntan.

267.- Por la pinta lo sacarás. = Larrantzetik etarako dezu.

268.- Como de lo vivo á lo pintado. = Utsetik guzira bezala.

269.- No le la dá un pito. = Zipat etzaio; pelapat etzaio.

270.- Cuando pitos flautas, cuando flautas pitos. = Aukeraren maukera, atzenean okerra.

271.- Por Dios lo hago. = Jainkoagatik egiten det.

372.- ¿Por que me tienen y por quién? = Zertzat eta zeintzat naukate?

373.- Por lo mal que lo haces. = Zeren gaizki egiten dezun; egiten dezun gaizkiagatik.

274.- Anda buscando pretexto. = Asmu eske dabil; aitzakia billa.

275.- A más prisa más vagar. = Larriago ta geldiago.

276.- La privación es causa del apetito. = Non dan bagea, an da zalea.

277.- En propios términos. = Itz bere aietan.

378.- No tiene proporción para eso. = Ez da gai; ez da entregu orretarako.

279.- ¿A que propósito? = Zeri dagokala?

280.- Gasta mucha prosa. = Zelotoskaria da; zelotoso geiegi, larregi dakar

281.- A la prueba me remito. = Dankia, biz egia.

282.- Es de prueba. = DIanzkikoa da.

283.- Es un pulguillas. = lrakor txar bat da.

284.- En eso está el punto. = Orretan ziagok lana, ekaia.

285.- Que quieras que no. = Nai ta nai ez; nai ta nai bage; gura ta gura bage.

286.- Bien quisto de todos. = Guziakikoa.

287.- Quítate de ahí. = Oa ortikan; ken-adi ortik; zuaz ortik; ken zaite ortikan.

288.- Quitarse de cuentos. = Naspillak larga.

289.- Par quítame allá esas pajas. = Ezerezgatik.

290.- No tiene quite. = Ez du kentzerik.

291.- Tomar el rábano por las hojas. = Kriselua mokotik.

292.- A raja tabla; con toda fuerza. = Agitz ta anitz.

393.- En realidad de verdad. = lzatez ta danez; begiaz ta egiaz.

294.- Me refiero á lo dicho. = Esanari nagokio.

295.- Revestido está del diablo. = Deabruak artua dago.

296.- De rocín á ruin. = Geruago txarrago.

297.- Ni rey ni Roque. = Ez errege ta ez Erroke, iñor ere.

298.- Mucho ruido ha metido en el mundo. = Ereak eta beleak banatu ditu.

290.- El que las sabe las tañe. = Dakienak daki; dakienak dakio.

300.- A tu salud. = Zure osasunari.

301.- A sangre fría. = Odol otzean; odol gelian.

302.- A sangre y fuego. = Odolez eta garrez.

303.- Sea esto, sea esotro. = Naiz au, naiz ori; biz au, biz ori.

304.- Según Dios. = Jainkoaren aruz; Jainkoaren araura; Jainkoari dagokanez; Jainkoari dagokan bezela, dagokan legez.

305.- Es grande de malicia de los hombres. = Andia da gizonen gaiztakeria.

306.- Estoy á tu servicio. = Zuri zerbitzeko, zerbitzatzeko nago.

307.- Sobre ser un borracho, me viene con eso. = Ordi bat danez gañera, orrekin datorkit.

308.- Sobre que le dije que no hablase palabra. = Esan nionez gañera, etzekiola itzik esan.

309.- Al sol que nace. = Oronz eguzki, aronz burusi.

310.- No dejar á sol ni á sombra. = Gau ta egun, norbaiti jarrai, norbaiten ondoren ibilli.

311.- Sin ton ni son. = Ez bai da, ez aida; ezeri ez dagokola.

312.- No me sonaba bien. = Etzidan otsoanik egiten.

313.- Miren qué tacha. = Orra tatxa andia.

314.- Tan blanco es como la nieve. = Elurra bezain txuria da.

315.- Tanto mejor tanto peor. = Ainbat obeago, ainbat gaiztoago.

316.- Ni tanto ni tan poco. = Ez goi ta ez doi. Ez ainbat, ez ain gutxi. Ez ain gora ta ez ain bera.

317.- Al primer tapón, zurrapa. = Zipotza bein kendu, ta orduan liak agertu.

318.- Dióle la tarantela. = Aldiak eman dio. Tarantelak artu du.

319.- Está picado de tarántula. = Tarantulak joa, ortxikatua dago.

320.- Tarde, mal y nunca. = Berandu, gaizki ta iñoiz ez.

321.- Cada loco con su tema. = Txorook oker, edozein dena dek.

322.- Ni debe ni teme. = Ez zor, ta ez bildur; ez zorrik eta ez beldurrik.

323.- Está de buen temple. = Ongiroa daka. Gozaldiaz dago.

324.- Quien tiene tienda que atienda. = Denda badezu, zuk zaitu bear dezu, ezperen galduko dezu.

325.- Somos de una misma tierra. = Erri batekoak gera. Erritarrak gera.

326.- Sin ton ni son. = Ezeri eztagokala.

327.- A cada trinquete, trinquete. = Txit sarri sarritan. Txit maiz. Instante oro.

328.- Está en un tris. = Tris batean dago. Ananean dago.


Jose Manterola. 1877

Visto 2465 veces Modificado por última vez en Miércoles, 19 Marzo 2014 22:20

Deja un comentario

Asegúrate de llenar la información requerida marcada con (*). No está permitido el código HTML. Tu dirección de correo NO será publicada.